San Joanetako Akelarrea prestatzen ari dira, eta parte hartu nahi dutenek, bihar arratsaldeko 18:00ak arte daukate izena emateko epea; Garin tabernan dago zerrenda. 2002 urtean edo lehenago jaiotakoek eman behar dute izena, eta bihar bertan, derrigorrezko bilera eta entsaioa izango dute, 19:00etan Goiz Eguzkin; eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin. Akelarre Txikirako, berriz, ostegun eta ostiralean eman behar da izena, Atsegindegin, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.