«Eusko Jaurlaritzako teknikariek arrazoia eman diote Guraso Elkarteari»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 23a, 02:00

Eskolako jangela txikia az­ter­tzen izan dira maiatza ha­sie­ran Eusko Jaurlaritzak Gi­puz­­koan daukan Delegari­tzako bi teknikari, eta Guraso Elkarteak dio «azken hilabe­te­e­tan Guraso Elkarteak behin eta berriz esan duena baiez­tatu» ziotela; «jan­gelaren haun­dipena behar-beharrez­koa dela, alegia».

Hori horrela, Udalari eskatu dio argitzeko, «uda honetan jangelaren haundi­penari ekingo dion ala ez».

«Handipena egiteko arazorik ez»
Guraso Elkartearen esanetan, Eusko Jaurlaritzako teknika­riek patio txikia ere aztertu zuten, jangelaz gain, eta «haun­dipena egiteko arazorik ez dagoela baieztatu eta metro nahikoak bermatuko lirateke­ela adierazi zuten». Beraz, «Eusko Jaurlaritzako teknik­a­riek Guraso Elkarteari arra­zoia eman» diotela nabar­men­du dute, azken hilabe­teetan bizi­tako «eztabaida, ten­tsio eta momentu gogo­rren» gainetik, eta «Guraso Elkar­tearen al­darria gutxietsi nahi izan duten» guztien gainetik.

«Teknikari hauek haurrak bazkaltzen ari zirela ikuskatu zuten jangela, baita gure haurrek baldintza horietan ezin dutela jarraitu adierazi ere. Haurrak mahai gainean bi eskuak jarri ezinda, esku bat mahai azpian zutela bazkaltzen ari ziren».

«Nor dabil  gezurretan?»
Bestalde, Guraso Elkartea «ha­rri­tuta» azaldu da, «Gipuz­koako Delegaritzan jangelaren haun­dipenaren inguruko ino­lako berririk ez dutela eta inork haundipenaren baime­na­ren inguruko galderarik luzatu ez duela adierazi» zietelako.

Udalera jo dute hori ar­gitzeko, eta «hori horrela ez dela esan» diete; «alegia, De­le­ga­ritzarekin harremanetan egon direla. Orduan, nor dabil ge­zurretan? Udala? Delegari­tza?».

«Haurren ongizatea da jokoan jarri dutena»
Gertaera hauekin haserre agertu da Guraso Elkartea, eta gauzak argitzeko eskatu du.

«Udal gobernuari eta berau sostengatzen dutenei iruzur gehiagorik egin ez diezagutela eta behingoagatik uda honeta jangelaren haundipenari ekin­go dioten edo ez argitzea eskatzen diegu. Jangelaren haundipena irailerako egina ez egotea udal gobernu honen utzikeria eta egoskorkeria­gatik izango da, eta gure haurren ongizatea da jokoan jarri dutena (...). Orain udal gobernuari dagokio be­ha­rrez­koak diren neurriak hartzea. Bestela, haiengan ero­riko da jangelan gerta daite­keenaren ardura osoa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!