‘Bilera’ berriro Oialumen, 75 urteak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 23a, 02:00

Festa eguna izango da  la­run­ba­ta Martindegi auzoan; be­re­zi­ki, Martindegi auzoko Oia­lumen, terrazazpin. 75 urte bete dira aurten, bertan au­rre­ne­ko ‘bilera’ edo erromeria egin zenetik, eta gogora ekarriko dute, pultsu apustua, erromeria eta kontzertuekin.

Pultsua eta 60eko musikariak, arratsaldean
Jende askok egin du dantza Oia­lumen, 75 urteko ibil­bi­de­an, eta oroimenean goxo-goxo gor­detzen dituzte bertan bizi­ta­ko­ak. Hernaniko San Joan Kon­partsak, adibidez, 2010eko San Joanetan ekarri zuen gogora, terrazazpiko dantzaldi bat.

Larunbat honetan, berriro ere esperientzia bizitzeko au­ke­ra izango da. Arratsaldeko 17:30etan hasita, iganderoko erromerien pizgarri izan zen pultsu apustua egingo da berriro. Oraingoan, Danok Da­ne­na Elkartearen laguntza­re­kin, apustua egingo dute Ekaitz Kortajarenak, Jon Sasi­ainek eta Goreti Amonarrizek. Mu­sika jartzen, berriz, 60eko artistak izango dira, bueltan: Axin­txio Barrenetxea, Kana­rio, Altuna, Manolo Amena­bar, Rafa Erentxun... Eta pin­txoak eta sagardoa debalde izango dira. 

Gauean, gehiago
Dantzalekuan jarraituko du festak gauean; 22:00etatik au­rrera, besteak beste, Anje Du­hal­dek eta Gozategik joko du­te. Sarrerak salgai daude, eta Kro­nikak ere zozketatu ditu, Kroni­ka­larien artean. Telefo­noz jakinarazi zaie, irabazleei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!