Astigartar berriei ongi etorria gaur, udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 23a, 02:00

Udalak bultzatzen duen Ha­rrera Protokoloaren baitan, aurreko urtean bezala, Ongi Etorri saioa egingo da gaur udaletxean, Astigarragara bi­zi­tzera etorritakoei zuzenduta. Arratsaldeko 19:00etan egingo da, udaletxeko pleno aretoan.

Aurkezpenak eta luntxa
Udaletik jakinarazi dute saio honen helburua dela «Astiga­rragara bizitzera kanpotik etorri direnei ongietorria egi­teaz gain, herriak eskaintzen dituen ba­liabide eta aukerak ger­tutik azal­tzea, harreman pertsonalei garrantzia ema­nez». Azken ho­rri lotuta, «udal ordezkariak ere saiora ger­tu­ra­tzea ga­rran­tzi­tsua» dela azaldu dute, «ikus­pun­tua elkar­banatzera».

Saioa hasteko, udalbatza­ren izenean ongietorria eman­go die alkateak, ber­ta­ra­tu­takoei. Ondoren, aurreneko lau hi­la­betetan herrira eto­rri­ta­koen per­filen berri emango du Az­ti­ker enpresak. Udaleko sail eta herriko eragileen aur­kezpenak etorriko dira gero, eta etorri berrien aurkezpenak, segidan. Luntxa izango da, bukatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!