Ikasturtea bukatzeko, Musika Eguna

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 9a, 02:00

Urtero egiten du Musika Eguna Norberto Almandoz Musika Eskolak ikasturtea bukatzeko, eta aurten ez da gutxiago izango. Datorren ostiralean eta larunbatean izango da, hain zuzen. Ostiralean, trikitilarien kalejira izango da, eta ondoren, 17:30etan, kontzertuak eskainiko dituzte Joseba Barandiaran plazan. Larunbatean, aldiz, Andre Mari elizan joko dute txikiek, goizeko 10:00etan; eta ondoren, beste hainbat kontzertu izango dira Joseba Barandiaran plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!