Ikasturteari bukaera emateko kontzertu ibiltaria emanen du bihar Umore Ona abesbatzak. Salda eta txistorra hartzeko elkartuko dira 11:30etan, eta kale eta tabernetan barrena ibiliko dira kantari gero, pintxo-poteak lagunduta, Bekoerrotan bazkaltzeko geratu arte (euriarekin, elkartean).