Ohi bezala, ekainaren hasierarekin lehertuko da festa Osiñaga auzoan; baina horren aurretik, bertso afaria izango da, larunbat honetan. Gaueko 21:00etan izango da, Arriatzuko eskolan.
Oraindik lekua badago, eta beraz, gaur izango da izena emateko azkeneko eguna. Horretarako, 636 253 981 telefono zenbakira deitu beharko da. Bertso-saioa eta afaria eskainiko dituzte; 15 euroan.
Bertso Eskolako lau bertsolarik hartuko dute parte: Martikorena, ‘Tturko’, Ibarguren eta ‘Anatx’.
Lau bertsolari, kantuan
Hernaniko Bertso Eskolarekin elkarlanean antolatutako ekintzak iragarriko ditu hurrengo asteburuko jaiak; eskolatik, lau bertsolarik hartuko dute parte: Eñaut Martikorenak (Zikuñaga), Iker Ormazabal Tturkok (Martindegi), Asier Ibargurenek (Donostia), eta Andoni Mujika Anatxek (Osiñaga).