Joan den asteazkenean egin zuen buruarin tailerra, Kaxko elkarteak; eta izan zuen «arrakasta haundia» ikusita, beste bi saio antolatzea erabaki du: «21 haurrek hartu dute parte, eta oso polita izan da hainbeste haur zoriontsu ikustea. Tailerrak gure aurreikuspenak gainditu ditu, beste 40 haur daude apuntatuta; eta beraz, haiek ere aukera izan dezaten antolatu ditugu beste bi saio horiek», azaldu dute.
Ekainaren 13an eta 20an izango dira, Biterin, arratsaldeko 17:00etan hasita. Bi orduko iraupena izango dute. Apuntatuta daudenei, eskatu diete, azkenean parte hartzerik ez badaukate, abixatzeko, oraingoz tokirik ez daukaten haurrei plaza uzteko.
Era berean, eskerrak eman dizkiete; Udalari, laguntzagatik, eta Ipuintantairi, bere buruarinak egiten erakusteagatik.