Festetako kartel lehiaketako lanak, maiatzaren 17ra arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 21a, 02:00

Maiatzaren 17ra arte, irekita dago Ereñotzuko San Antonio jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea. Ohi bezala, edonork hartu dezake parte, eta lanak kultur etxera eraman behar dira: 12cm x 32cm-ko neurrikoak, paperezko formatuan edo formatu digitalean; koloretan eta edozein modalitate artistikotan. San Antonio Jaiak 2018, Ereñotzu izenburua jarri behar zaie kartelei. Helbide honetan aurkeztu be­har dira lanak: Ereñotzuko Olak Auzo elkartea, Ereñotzu 2 (Kultur-etxea), 20128 Hernani. Lana kartazal haundi batean aurkeztuko da, eta egilearen datu­ak bere barnean egongo dira.

Sari bakarra, 100 eurokoa, izango da
Saritutako lana auzo elkartearen jabetzan geratuko da eta irabazleak 100 euro jasoko ditu. 
Irabazle suertatzen ez diren lanak, ekainaren 11tik 15era jaso ahal izango dira auzo elkarteko kideekin harremanetan jarriaz.
Lehiaketan esku hartze hu­tsak, berez adierazten du, lehiakideek onartzen dituztela oinarriak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!