Irisgarritasun Planaren barruan, espaloiak egokitu eta asfaltatzeko lanak hasi zituen Udalak, Latsunbeberri auzoan; eta jakinarazi duenez, dagoeneko bukatu ditu.
Atarrabiyo parketik kiroldegira doan bidean, zehazki, egokitu egin dituzte zuhaitzen txorkoak; eta ondoren, asfalto zaharra kendu eta berria jarri dute, azaldu dutenez.