«Erresidenteentzako aparkalekuak eskatu ditugu Karabel auzoan»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 21a, 02:00

Eskaera egin dio Hernaniko PSE-EEk, Udal Gobernu Taldea­ri, erresidenteentzako aparkalekuak Karabel auzora zabal­tzeko: «bizilagun askok azaleratu digute, auzoan aparkatze­ko daukaten arazo larria. Eta Hernaniko erdigunean ezarriko den aparkaleku sistema be­rria aprobetxatuz, Udal Go­ber­nu Taldeari eskatzen diogu zo­nal­dea Ka­ra­bel auzora zabaldu dezala», azaldu du Ricardo Crespok, Her­naniko sozialisten bozeramaileak.
Era berean, jakinarazi du, aparkalekuei buruzko haus­nar­keta prozesuan parte hartu zu­tenean, adierazi zutela, zenbait auzo elkartek bezala, «ara­zoa auzoetan ere badagoela, be­reziki erdigunetik gertu dau­denetan; eta beraz, soluzioak ezin zirela soilik erdigunean zentratu». 
Karabelen ka­suan, zehazki, eskatu dute erre­sidenteen­tza­ko izatea auzora sartzeko ka­le­aren barruko aparkalekua, eta Olaeta plaza; «eta beharbada, pibote batekin erregulatua, Atzietan bezala». Aldiz, Zubipe ondoko aparkalekuak, librea izaten jarraitu behar duela uste dute, baina pibote batekin erregulatu behar dela.

«Hernaniko aparkaleku ohikoa bilakatu da Karabel»
PSE-EEk azaldu du, gainera, «Hernaniko ohiko aparkaleku» bilakatu dela Karabel: «astean zehar, Donostiara joateko Ren­fe hartu edo Kax­ko­ra igogailutik joaten direnek, bertan uzten dute kotxea. Txotx garaian, la­rriagoa da ara­zoa, eta bertako bizilagunek ez dute aparkale­ku­rik aurkitzen, desesperatuz».
Zikuñagan ere, antzeko neurriak hartu behar direla uste du PSE-EEk: «inguruko enpresetako kotxeek betetzen dute aparkalekua, eta bizilagunek aparkatzea zaildu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!