Omenaldi berezia egin zioten atzo, Alejandro Sanchez Gil zenari, Florida-Etxeberriko Mendekoste Jaietan. Haurren danborradaren hots bakoitza berarentzat izan zen, eta ondoren, haren senideei aurreskua dantzatu zieten, eta Alejandroren izenarekin barril bat eta koadro bat oparitu.