Lanak bikain hasita, Herriarteko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 21a, 02:00

Asteburu borobila izan da pasa dena, pelotari herna­nia­rrentzat; bai eskuz, eta bai pa­laz. Bietan, bikain hasi dituz­te lanak, Herriarteko Txapel­ke­tan. Palistek, final laurdenetara pa­sea konfirmatu zuten osti­ra­lean, Debari berriro hiru par­tiduak irabazita: Aritz Mur­giondok 20-9 buruz buru; Mikel Manterolak eta Mikel Urrea­gak 20-19 binaka; eta Aritz Arre­gik 20-15 zazpi barruan.
Orain, Azkoitia izango dute kontrario, final laurdenetan; joanekoa han, datorren larun­bat arratsaldean.
Ederki hasi dituzte lanak, esku pelotariek ere. 2-1 irabazi zioten Altzori, joanekoan, ha­ien frontoian: Unax Uitzi eta Mikel Lasa kadeteek 22-14 ira­bazi zuten; Xabier Salaberria eta Ekaitz Insausti jubenilek, berriz, 6-15etik 13-15era gertu­ra­tu arren, 14-22 galdu zuten azkenean; baina Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte seniorrak, oso nagusi izan ziren hiruga­rre­nean, eta 22-6 irabazi zuten. Bueltakoa, datorren asteburu­an Hernanin.
Eta ondo ekin dio hirukote hernaniarrak, palako Estatu­ko Trinkete Txapelketan ere: ira­bazi egin zuten Miren Goi­koe­txeak, Maider Huizik eta Aria­ne Arrietak, Auñamendiren kon­tra: 15-14 irabazi, 9-15 gal­du, eta desenpatean 10-9 irabazi.

Tilos 7 Pasa txapelketan, final zortzirenak gaurtik
Eta Hernanin bertan, azke­ne­ko fasean sartu da Tilos 7 Pasa txapelketa. Gaurtik oste­gune­ra jokatuko dituzte final zor­tzi­renak, lehenengo eta bigarren mailan. 15 partidu izango dira aste honetan, guztira.

ASTE HONETAKO PARTIDUAK
Gaur, astelehena

18:00, Loidi-Amas/Galdos-Elizazu
18:45, Agirre-Mendigain/Etxeberria-Loidi
19:30, Kerejeta-Gastesi/Lujanbio-Lujanbio
20:15, Ekhi-Dani/Iraola-Agirre
Bihar, asteartea
18:00, Larralde-Del Horno/Elejalde-Navarro
18:45, Arregi-Urreaga/Luixa-Luixa
19:30, Iriarte-Gamio/Arana-Berebide
20:15, Lizasoain-Otaegi/Ferreiro-Juarez
Etzi, asteazkena
18:30, Manterola-Arandia/Bengoetxea-Izquierdo
19:30, Ruiz-Arluziaga/Berho-Arizmendi
20:15, Goia-Zurutuza/Loitegi-Arozena
Maiatzak 24, osteguna
18:00, Salaberria-Zubimendi/Xenki-Andutz
18:45, Zabala-Murgiondo/Legarreta-Legarreta
19:30, Iparragirre-Martin/Eskudero-Beloki
20:15, Gereñu-Arroniz/Arregi-Manterola

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!