Landaren erabakiko da dena

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 21a, 02:00

Erabakita utzi zezakeen mai­lari eusteko play offa, joaneko partiduak, baina ez zen ho­rre­la izan; are gehiago, oso ire­kia geratu da Hernaniren eta Se­villako Cienciasen arteko lehia, Cartujako partiduaren ondo­ren: 31-27 galdu zuten triko­lo­reek, eta beraz, lau puntuko aldeari eman beharko diote buelta, etxean. Landare izango da epai­le; Landaren erabakiko da dena: bi taldeetako zeinek jokatuko duen Ohorezko Mai­lan, datorren den­boraldian.
Atzokoan, oreka izan zen nagusi. Berdinduta hasi zen partidua (12-10), eta Cienciasek atsedenerako tartea egin ba­zu­en ere (22-10), bigarren zatian aurretik jartzera ere iritsi zen Hernani (25-27), beste bi en­tsa­io­rekin. Baina azkeneko hamar minutuetan, bi zigor kolpe gau­zatu zituzten sevillarrek, eta ho­rri esker lortu zuten garai­pena, azkenean.
Garaipenak garaipen, dato­rren igandekoa da kla­bea; eta horretan, den­boraldi osoan baino gehiago, zaleen ba­besa beharko dute trikoloreek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!