Maiatzerako, hainbat ekimen antolatu ditu Sarek, Buruntzaldean. Hernanin, joan den asteburuan egin zuten margotze saioa, Porrotxekin, motxiladun haurrei buruz.
Eta gaurko, eskualde mailako zita jarri dute, Santa Barbara gainean. Errezitaldi kulturala egingo dute bertan, eguerdiko 12:00etan hasita.
Presoen aldeko ekitaldia izango da, eta eskualdeko herri eta herritar guztiei luzatu diete deia, bertaratzeko.
Horretarako, bost herritatik oinez abiatuko dira elkarrekin, Santa Barbarara joateko; Andoain, Urnieta, Usurbil, Lasarte-Oria eta Hernanitik.
Hernaniarrak, hain justu, Plazan elkartuko dira, goizeko 11:00etan, batera igotzeko.
Goizeko 11:00etan jarri dute zita Plazan, elkarrekin igotzeko Santa Barbarara
«Euskal presoek bizi dituzten salbuespen baldintzak indargabetzeko, denon aktibazioa beharrezkoa da. Gu guztion egunez eguneko inplikazioak, egoera aldaketa ekarriko duela sinetsita gaude. Bake Artisauek erakutsi diguten bezala, konponbidea euskal herritarren partehartze aktibotik soilik etorriko da. Sinetsita gaude», nabarmendu du Sarek.