Denboraldiko azkeneko bi partiduak, eta bi garrantzitsuenak, jokatuko ditu Hernanik, gaur eta datorren asteburuan: mailari eusteko play offa lehiatuko du, Sevillako Ciencias taldearen kontra, bi partidutara.
Andaluzia aldean izango dute joanekoa, Sevillako Cartujan, gaur eguerdiko 12:00etan hasita. Baina kanpoan arituta ere, garaipenaren bila aterako dira trikoloreak, garbi daukate hori: Sevillan irabazi, eta datorren asteburuan, Landaren lanak bukatu, 2018-2019 denboraldian ere Ohorezko Mailan jokatzeko; 2012an igoera lortu zuenetik egin duen bezala.
Errusiatik sentsazio onekin bueltatu ondoren, «lana borobildu eta Cartujan kanporaketa erabakita uzteko asmoz» azaldu dira trikoloreak.