Ikasturte bukaerako emanaldian fin ibili ziren larunbatean, Ttarla dantza taldeko dantzariak.
Ikasturte berrirako dantzarako gogoa jarri zaionak, berriz, gaur eta bihar izango du matrikula egiteko aukera, 17:00etatik 18:00etara Biterin.
Ekainaren 22an, Herritik
Ikasturtea bukatu badute ere, urte berezia izaten ari da hau, Ttarla dantza taldearentzat, 25 urte bete baititu.
Hori horrela, azken emanaldi berezi bat emango dute dantzari helduenek, ekainaren 22an: Herritik. Tilosetan ariko dira, 18:00etan.