Datorren denboraldian saskibaloia probatu nahi dutenei deia egin die Mundarrok, ekainaren 15erako, ostiralerako. Ate irekierako hitzordua jarri dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 2005 eta 2010 urte bitartean jaio direnentzat. Probatzeko aukera izango da, eta bertaratzen direnei, Gipuzkoa Basketeko kamiseta emango diete, opari. Informazio gehiagorako: saskibaloia@astigarragake.com.