Pala Txapelketa herrikoia azkenera iristen ari da. Asteartean jokatu ziren finalerdi batzuk, eta gaur jokatuko dira besteak.
Finala, berriz, larunbatean jokatuko da, maila guztietan.
Hiru partidu, gaur
Arratsaldeko 18:30etan hasiko dira gaurko partiduak, Tilosetan. Elejalde eta Navarro, Gereñu eta Arronizen aurka ariko dira, eta Salaberria eta Zubimendi, Zabala eta Murgiondoren kontra; aurreneko mailan ari dira lehiatzen lau bikote horiek. Nesken mailan, Alaitz eta Idoia, eta Imaz eta Azpiazuren kontra ariko dira gaur.
Hiru mailatan, mixtoan ere bai, finalak etzi jokatuko dira.