Hitzaldia emango du gaur 19:00etan Biterin, Jokin Lizeaga, korrikalari eta prestatzaileak. Axeriak Mendi Lasterketa Taldearen aurkezpena egingo da aurretik. Debalde izan arren, borondatea eskertuko da, bildutakoa Super H elkarteari laguntzeko izango baita.