Aniztasunaren festa, Hezkuntza Plataformak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Hernaniko Hezkuntza Pla­ta­formak festa eguna du gaur­koa, eta herritar guztiak gon­bidatu ditu, Aniztasunean el­karrekin lelopean, parte har­tze­ra. Pregoia Gudarien pla­zan botako dute, 10:45etan, eta hainbat ekitaldi izango dira  gero, hiru gunetan.

Tilos, Plaza eta Atsegindegi
Hiru gune antolatu dituzte. Plazakoa Murrizketak vs. ka­litatezko hezkuntza izango da; Tilosetakoa, Aniztasun gu­nea; eta Atsegindegikoa, Hezkuntza=esperimentatuz ikasi.

Plazan, pregoia botata, eza­gu­tza ibilbidearen ma­haia, murala eta liburutegia egongo dira, eta 11:00etan Ka­nika­re­kin jolasak egingo dira. Tilosetan, berriz, Amhe­rre­kin henna eta trentza tai­lerra, eta Pausokarekin jo­lasak. Eta Atsegindegin, erai­kuntza jolasa, serigrafia tai­lerra (kamixeta eraman be­har da), papiroflexia, behatz txotxongiloak eta brotxe tailerra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!