‘Bilera’ eta dantza, 75garren urteurrenean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Festa egun haundia izango da maiatzaren 26a Oialumen, dantzalekuan nahiz te­rra­zaz­pin, 75garren urteurrenean.

Arratsaldetik, festa
Giroa jartzen hasiko dira 17:30etan pultsu apustuan ariko direnak: Ekaitz Korta­ja­rena, Jon Sasian eta Goreti Amo­narriz. Eta musikarien ‘bilera’ ere izango da, 60eko ha­markadako artistekin: Axin­txio, Kanario, Altuna... Jan-edanik ere ez da faltako!

Sarrerak, kontzerturako
Gero, gaueko 22:00etan, zu­ze­neko kontzertua emango du­te biltokian Tolosa ahizpek, Anje Duhaldek eta Gozategik. Sarrerak salgai daude Kix­kalen eta Oialumen, eta Kro­nikak ere zozketatuko ditu asteartean, Kronikalari eta bazkideen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!