Txanpon baten trukean, piztuko ote da sua?

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Plazan elkartu beharko dute, 16:30etan, Gaz­te Olinpiade­tako partai­de­ek, probarekin 17:00etan has­teko.

Bi proba egingo dira: gin­ka­na, eta barru. Ginkana­ra­ko, talde bakoitzak ume txi­ki­entzako motoa be­harko du.

Txanponak, barrura
Ginkana egingo da aurrena. Sei gune egongo dira, herrian zehar. Plazan hasiko da, eta talde bakoitzeko jokalari ba­tek txanpon bat edalontzi ba­tean sartzen asmatu beharko du. Behin hori lortuta, ume txikien motoarekin Plaza Berrira jaitsi beharko du.

Han, hurrengo taldeki­de­ak txupito edalontzian sartu beharko du txanpona, be­lau­nekin helduta, eta korrika joango da Conde kioskora (Atsegindegi-taxi geltokiaren artean). Bi taldekide egongo di­ra bertan, hankak lotuta, eta horrela joan beharko du­te, Txirrita kalean zehar, Zin­ko­enea aldera, laugarren erre­le­boa ematera. Izpizua kalean lau kandadu egongo dira, eta pasahitzak topatu beharko dira; helburua, sua egiteko tresna lortzea.

Tresna horrekin, Plaza Berrin zain dagoen tal­de­ki­deak sua egin beharko du, eta ordura arte parte hartu duten taldekideekin Plazara igo. Han asmakizuna asmatuta bukatuko da jolasa.

Bukatzeko, barru
Azken proba, Tilosetako fron­toian egingo da: barru. Talde bakoitzeko neska eta mutil banak hartuko dute parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!