Laguntzak, landa-guneko merkatariei

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 2a, 02:00

Landa inguruneko merkataritza-enpresentzat orientazio-programa jarriko du martxan CEINek, 2.500 biztanletik beherako herrietan. Ahol­ku­la­ritza teknikoa eta tutorizazioa eskainiko zaizkie, bertako biztanleei eta bisitariei produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 6ra arte daukate. Inprimakia bete eta comerciorural@cein.es helbidera bidali behar da horretarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!