Abantaila galdu eta mailaz jeitsi, neskak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Mundarroko nesken talde nagusiak maila galdu du eta modurik gogorrenean gainera. Eskoriatza taldearen kontra 59-44 galdu zuen itzulerako azken partidua eta Astiga­rragan, joanekoan, lortutako 12 puntuko abantaila galdu egin zuten.

Liga azkenaurreko postuan bukatu zuen Mundarrok, nesketan, Gipuzkoako 1go mailan. Hori ho­rrela, bi partidutara jokatu du permanentzia Eskoria­tzaren kontra eta nahiz eta esperantza haundi­ak eduki ez da posible izan mailari eustea. Honela datorren urtean bigarren mailan jokatuko du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!