376 proposamen aurten, 500.000 euro erabiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Aurreneko fasea, proposa­menak egitekoa bukatu da, Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan. Aurtengoan 376 proposamen jaso dira, 2019ko udal aurrekontuko 500.000 eurorekin egin daitekeenaren inguruan; iaz, 533 izan ziren.

Gehienak postontzietan (144) eta internet bidez (122) jaso dira, eta auzoz auzokako bileretan 68, Eskola Agenda 21 programaren bidez 19, ba­tzor­de­en bidez 15 eta iazko pro­ze­su­tik berreskuratu­takoak bes­te 8 jaso dira. 

Maiatzaren 28ko astetik ekainaren 10era bitartean egingo da bigarren fasea; proposamenak lehenetsi eta aurrera zeintzuk egingo duten erabakitzekoa.

Zerbitzu eta hirigintzakoak, gehienak
Proposamen gutxiago jaso iza­naren arrazoiak bi izan dai­tez­keela aipatu zuen Aztikerreko tekni­kariak, osteguneko aur­kez­­penean. Batetik, norba­na­ko bakoitzak egin ditzakeen pro­posamen kopurua hama­rre­ra mugatu izana, eta bes­tetik, proposamen bakoitzaren gehie­nez­ko aurrekontua 125.000 eu­rora mugatzea. Era berean, ur­tero egiten diren proposamen ba­tzuk, baina Udalaren kon­pe­ten­tziakoak ez direlako baz­ter­tzen direnak, ez dira erre­pikatu, besteetan bezainbeste.

Gaiei erreparatzen bazaie, ordea, aurreko urteetan be­zala, zerbitzuekin eta hirigin­tzari lotutako proposamenak egin dira batez ere, eta mu­gi­kor­tasunarekin lotutakoak ge­ro: aparkaleku gehiago jar­tzea; parke eta plazak ego­kitzea; bide-segurtasuna ho­be­­tzea; zabor eta hon­da­ki­nekin lotutakoak; txakur par­keen ingurukoak... 

Gutxiago jaso dira kultura, hezkuntza edota euskeraren inguruan.

Lehenestea, bileretan
Behin proposamenak bilduta, aurrera zeintzuk egingo duten erabakiko da, hurrengo fa­sean. Irizpide batzuk zehaztu, eta horien arabera baloratuko dira, aurrez aurreko bileretan. Datak zehaztean emango dute fase honen berri zehatzagoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!