Astigarragak 2-1 galdu zuen pasa den asteburuan Zumarragaren aurka gomazko paletako Herriarteko lehen kanporaketan. Bihar itzulerako hiru partiduak jokatuko dituzte eta emaitza horri buelta eman behar diote aurrera jarraitu ahal izateko.
Foru Plazako frontoian 11:00etatik aurrera hasiko dira hiru partiduak. Banaka Salaberriak 20-8 irabazi zuen, baina binaka Zuaznabar eta Zubiarrainek emaitza berdinarekin galdu zuten eta banaka 7 koadroren barruan, Genbelzuk 20-10 galdu zuen. Beraz hiru partiduak irabazi beharrak daude edota bi irabazten badira 10 tantoko aldea berreskuratu beharko litzateke. Zumarragak erakutsi zuen joanekoan talde sendoa dela eta zaila izango da emaitzari buelta ematea.
Aurten modalitate desberdinetan ari dira Gipuzkoako Herriarteko txapelketa jokatzen, baina garrantzitsuena eskuzkoa da.
Atzo hasi zuen eskuzko txapelketa Asteasun
Astigarragak eskuzko Herriarteko txapelketa atzo hasi zuen Asteasun Usarrabi frontoian, joaneko partiduekin. Kronika hau isterako oraindik ere partiduak hasteko zeuden.