Jakin + egitasmoaren barne, psikologian lizentziatua den Vanina Vazquezek Norbanakoaren memoria eta iraganeko irudiak tailerra eskainiko du kultur etxean datozen bi astearteetan maiatzaren 22an eta 29an, 16:00etan hasita. Saioetan familia argazkietatik abiatuta, memoriaren inguruko egitasmo artistikoa bideratuko da tailerrean. Gazteleraz da, berdintasun sailak antolatzen du eta doan dira. Hori bai, aurretik berdintasuna@astigarraga.eus helbide elektronikoan izena eman behar da.