Ekainaren 3an, Ereñotzuko mendi lasterketarekin hasiko dira San Antonioetako festetarako motorrak berotzen, eta egun berean egingo dute herri bazkaria, lasterketa bukatuta. Dagoeneko salgai daude horretarako txartelak Irrintzi tabernan: 12 urtetik gorakoentzat 10 euroan; eta txikientzat, 5 euroan. denera 100 txartel jarri dituzte salgai.