Izenematea irekita, hogeigarrenerako

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Ohi bezala, San Joanen iragarle izango da aurten ere CD Hernaniko atletismo sailak antolatzen duen Axeri Bila lasterketa herrikoia ekainaren 16an, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Dagoeneko ireki dute izena emateko aukera 16 urtetik gorakoentzat, beti bezala, Kirol Probak webgunearen bidez: www.kirolprobak.com. Banaka apuntatzeko aukeraz aparte, bigarren urtez aukera emango dute taldeka izena emateko. Aurten hogeigarren edizioa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!