Etxegiatarrak txapeldun eta azpitxapeldun, Gipuzkoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Maiatzaren aurreneko asteburuan jokatu ziren Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren emakumezkoen paleta argentinarreko finalak, eta bertan izan ziren bi goizuetar: Mirari eta Xole Etxegia ahizpak. Aurrenekoa izan zen txapelduna Ramuntxo 1 taldea ordezkatuz, Leire Aizpururekin batera. Xole, al­diz, azpitxapeldun izan zen Itxaso Erasunekin batera, Ramuntxo 2 izenez. 30-29 egin zuten, aurrez aurre.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!