Umore Ona elkarteak antolatuta, Pilota Gozo txapelketa azkarra izanen da gaur zortzi. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da, frontoian. Bikoteka izanen da, eta dagoeneko eman daiteke izena tabernetan eta Umore Ona elkartean; bikoteko 10 euro izanen dira. Egunean bertan ere izanen da aukera izena emateko.