Aurreko urtean alderantziz egin ondoren, oraingo honetan, Iruñeara joan dira bisitan Umore Ona abesbatzako kideak. Larunbatean izan zen hori; San Francisco eskolan eskaini zuten kontzertua Iruña abesbatzarekin batera, eta ondoren, Arrano elkartean egin zuten otordua eta bazkalostea.