Denboraldia bukatuta, Euskal Kopa jokatzen ari dira Euskal Ligako Emakumezkoek. Aurreneko bi partiduak jokatu dituzte dagoeneko, eta gaur izango dute hirugarrena, aurreneko faseko azkena. Zubipen izango da, Goierri Gorri taldearen kontra, arratsaldeko 18:30etan hasita.