Emakume gazteentzat tailerra antolatu du Laga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak datorren asterako. Autodefentsa feminista tailerra da eskainiko dutena, 14 urtetik gorako emakumeentzat. Debalde izanen da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Bihar izanen da azkeneko eguna horretarako.
Izenematerako, bi modu
Hureengo ostiral eta larunbatean izanen dira bi saioak: ostiralean, arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara; eta larunbatean, goizez, 09:30etatik 13:30etara. Nahiz eta Mankomunitate osoko herritarrei zuzenduta egon, hots, Goizueta, Arano, Areso eta Leitzako biztanleei, Goizuetako udaletxean izanen dira bi saioak.
Bihar arte eman ahal izanen da izena bi modutara: telefonoz, 948 510 840 zenbakian; edo whatsappez, 674 086 926 mugikorrean.
Mankomunitateak azaldutakoaren arabera, hainbat gai landuko dira bertan: ahizpatasuna, ahalduntzea, erresilentzia, eskubideak, feminismoa, ongizatea, etab.