Aurreneko partiduak gaur, txapelketa herrikoienean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

berria Txapelketatik kanpo ge­ratu zen aurreko asteburuan Hernani, eta honetan, beste erronka bati emango diote hasiera, Herriarteko txapelketari. Denboraldiko txapelketa herrikoiena da, eta Hernanik parte-hartze polita izan duena azkeneko urteetan. Gaur izango dute debuta pelotari hernaniarrek; Altzon izango da hori, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Hernani, faborito seniorretan
Talde zailenak finalera arte gurutzatuko ez dituzten arren, pixkanaka eta tentuz aritu beharko dira hernaniarrak, au­rreko urteko porrota gerta­tzea nahi ez badute. Altzo izango dute aurreneko aurkari; pelotari onak dituen herri txikia da. Kadete eta jubenilen partiduak nahiko berdinduta dirudite; seniorren kasuan, aldiz, Hernani da irabazteko faboritoa. 
Herriko maila erakusteko, kategoriako lau pelotari deitu ditu Josu Oiaga entrenatzaileak: kadeteetan, Uitzi, Apaolaza, Lasa eta Oiartzabal daude deituta; jubeniletan, Salaberria, Arizmendi, Insausti eta Zu­gasti; eta seniorretan, Arrieta, Ojuel, Lizeaga eta Aizpitarte izango dira Altzon. 
Deia egin diete hernaniarrei Altzora bertaratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!