Mundarrok denboraldia zortzigarren amaitu du

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Denboraldiko azken neurketa jokatu zuen Mun­darrok pasa den astean Mariñon aurka Irunen. Bana berdindu zu­ten eta zortzigarren postuarekin eman zion Mundarrok amaiera denboraldiari. Orain jokalariek oporrak hartuko dituzte datorren denboraldira arte. 

Partiduan ez zegoen ezer berezirik jokoan, baina Astiga­rragako taldeak hasieratik azaldu zuen irabazteko nahia. Hasierako 15 minututan taldeari kosta egin zitzaion lekua ongi hartzea. Hortik aurrera Mundarro nagusitu zen eta jokaldi politak burutu zituen, batez ere hegaletatik iritsita. 

Bigarren zatiaren hasieran partiduak berdin jarraitu zuen, moreak ziren baloiaren jabeak. Horren ondorioz Ivanen pase oso on baten ondoren Gutik atezainaren aurrean ez zuen hutsik egin eta 0-1 aurreratu ziren astigartarrak. Hala ere, lau minutun faltan aldaratze txar batek etxekoen berdinketa ekarri zuen.

Bigarren taldeak, gaur 16:00etan, Zarkumendegin final erdiak jokatuko ditu
Talde desberdinak denboraldia amaitzen ari dira, baina oraindik badago futbola. Bigarren taldea Kopa ari da jokatzen eta final erdietara igarotzea lortu zuen penaltietan. gaur, Trintxerpe izango du aurkari finalaren bila. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!