Ehundik gora korrikalari gaur, Goizuetan barrena

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Pixkanaka herrian errotzen ari den lasterketa da Goizutrail mendi lasterketa. Gaur izango da zita, goizeko 09:00etan abia­­­tuko dira korrikalariak Goi­­zuetako plazatik.

Bi ibilbide, aurten ere
Bosgarren Goizutraila izanen da aurtengoa. Ibilbide batekin hasi zen, bigarrena gehitu zi­tzaion bigarren urtean, eta ho­rri eutsiko diote aurten ere. Bi ibilbide izanen dira aukeran, bes­te behin: motza, 10 ki­lo­me­trokoa; eta luzea, 25 ki­lo­me­tro­koa. Biak herriko pla­za­­tik abia­tuko dira, handik Aitasemegi au­zora igoko dira, Eneko Elo­rri­raino (680 m), eta herrira buel­­tan jaitsiko dira. Han izanen dute helmuga ibilbide mo­tza aukeratzen dutenek. Bes­teek, ordea, jarraitu eginen du­te Alainzuriain auzotik. Man­­doegira (1.045 m) igoko di­ra hor­tik, eta gero, arbasoen az­tarnei segika jaisteko Goizu­e­­ta­ra, harrespilen artetik.

07:30etatik aurrera jaso ahal izanen dira dortsalak.

Egunean bertan ere, izena emateko aukera
Dagoeneko ehundik gora korrikalarik eman dute izena www.­herrikrosa.eus web orritik. Horiek, gaur 07:30etatik au­rrera jaso ahal izanen dute dortsala; bertan, azken mo­men­tuko izenemateak ere eginen dira; bakarrik ibilbide lu­ze­rako, izan ere, motzeko dor­tsalak bukatu egin dira.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!