Irakurle, Kronikak behar zaitu; izan zaitez Kronikalari!

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Hemezortzi urte beteko ditu Kronikak datorren ekainaren 24an, eta adin nagusi den ho­netan, aurrera egiteko nahia eta beharra dauka. Eta hori ezin da egin, irakurle eta herritarren laguntzarik gabe; hau da, Kronikalarien babesik gabe.   

«Memoria gorde, oraina bizi eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko»
2000. urtean sortu zuen Herna­niko Kronika Dobera Euskara El­karteak, hiru helbururekin: he­rriko eta herritar guztien in­formazioa era objektiboan za­baltzea, informazio hori euskeraz ematea eta euskeraren normalkuntzan eragitea.

Orduan, astean lau aldiz ar­gi­taratzen zen, eta hiru langile aritzen ziren. Egun, hamar langile dauzka, eta papereko hiru produktuez gain (Herna­niko, Astigarragako eta Uru­meako Kronikak), Inter­neten ere badago irakurtzeko aukera.

Eta hobetu egin nahi du Kronikak datozen urteetan ere. Horretarako, «memoria gorde,  oraina bizi eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko», ezin bestekoa da zuen laguntza, Kroni­kalariena.

Portzentajeak, behera
2003koak dira bazkideen au­rreneko datuak. Orduan, aurrekontuaren %12a lortzen zen Kronikalarien aportazio ekonomikoetatik. Orain, ordea, %4 besterik ez dator bide honetatik. Hain zuzen, 27.306 biztanle dituen Urumeako bailaratik, 400 besterik ez dira Kroni­kalariak, oraindik ere.

25 euroan, hainbat abantaila
Irakurle gisa, Kronika proiektua babesteaz gain, diruz lagundu nahi duenak, hau da, Kronikalari izan nahi duenak, orain dauka aukera. 25 euroren truke, proiektuak aurrera egin dezan lagunduko du, baita hura hobetzen ere. Gainera, hainbat abantaila izango ditu. Hortaz, zeren zain zaude? Egin zaitez Kronikalari!

Informazio gehiago, Kronikan
Informazio gehiago nahi duenak hainbat bide ditu: telefonoz, 943 33 08 99 zenbakian; emailez; kronika@kronika.eus helbidean; edo Interneten, www.kronika.eus web orrian.


ABANTAILAK
- Errenta aitorpenean dedukzioa.
- Prezio bereziak aurrez zehaztutako ekitaldietan.
- Zozketak: aurrerantzean Kronikalarien artean bakarrik izango dira.

*Gogoratu Dobera-Kronikak bazkideak dagoeneko badirela Kronikalari.

 


https://www.youtube.com/watch?v=4cIlW3YAwoY&t=

https://www.youtube.com/watch?v=VUdIFWcoilM&feature=youtu.be

https://www.youtube.com/watch?v=svILd8_7ps4

https://www.youtube.com/watch?v=TIX10_7TNpU

https://www.youtube.com/watch?v=NXDp80z0Zzk&feature=youtu.be
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!