75 urte beteko ditu Oialume biltokiak, eta urteurren borobila ospatzeko, kontzertu berezia antolatu dute, maiatzaren 26an: Eider eta Lierni trikitilariek, Anje Duhaldek eta Gozategi taldeak joko dute, gaueko 22:00etan hasita.
Sarrerak salgai daude eta bi sarrera bikoitz zozketatuko dira
Eta sarrerak, dagoeneko salgai daude, 12 euroan: Hernanin, Kixkal tabernan; eta online ere bai, musikazale.com-en. Baina horrez gain, Dobera Euskara Elkarteak eta Kronikak ere zozketatuko dituzte, bi sarrera bikoitz, Kronikalarien artean. Maiatzaren 22an izango da zozketa, orduan Kronikalari direnen artean; eta beraz, nahi duenak egun horretara arte dauka aukera, Kronikari lagundu, eta bide batez, zozketan sartzeko.
Kronikalari egiteko, emaila idatzi kronika@kronika.eus helbidera; edo telefonoz deitu, 943 33 08 99 zenbakira. 25 euro dira, urtean. Gogoratu, Dobera-Kronikako bazkide laguntzaileak, badirela Kronikalari.