Arraun elkartea, bazkide bila

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Bazkide kanpaina abiarazi du Arraun Elkarteak herrita­rrek eta kirolariek denek ba­tera norabide berean arraun egitera bultzatzeko. Zure la­guntza ere behar dugu lelo­pean hasi dute beren kan­paina aurten. 

Urtean 20 euroko aporta­zioa eginez gero, hainbat aban­taila iragarri ditu El­kar­teak,   beren helburuak lor­tze­ko laguntza eskaintzeaz gain. 

Hainbat abantaila ­eta opari bat
Bazkideei hainbat abantaila eskaintzen dizkie Arraun Elkarteak: deskontuak klubak salgai dituen produktuetan; %5eko deskontua Iparragirre sagardotegian; eta 5 euroko deskontua Onddi akademian.
Bestalde, aurten zapi ber­de bana emango diete baz­kideei, estropadetan erabili ditzaten. Ekainaren erdial­dean egiten duten traine­ruaren aurkezpenean hasiko dira banatzen.

Formularioa, webgunean
Bazkide egin nahi duenak hernaniarrauna.com webgu­ne­­an dagoen formularioa bete beharko du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!