«Gaitzespen irmoa adierazi nahi diegu demokratak iraintzen dituzten testuei»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 18a, 02:00

Prentsa oharra bidali du EAJ-PNVk, Hernaniko frontoian agertu diren pintaketen aurrean. «Gure gaitzespen irmoa adierazi nahi diegu demokratak iraintzen dituzten testuei», azaldu dute.

Jeltzaleek adierazi dute ikusi dutela «gure herrian iraganeko portaeren arrastoak geratzen direla, egungo errealitatearekin zerikusirik ez dutenak», eta gehitu dute EAJ-PNVk lanean segiko duela, «elkarbizitzaren alde eta pen­tsaera desberdina, erlijio desberdina, azaleko kolore desberdina dutenekiko errespetuaren alde». Bukatzeko, diote: «beti biktimen alde egongo gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!