Kontzertua emango du bihar Kantuz abesbatzak, 19:30etan hasita Milagrosan, Kantuz Eguna ospatzeko.
Urtero bezala, programa berezia prestatu dute egun honetarako, eta aurtengoa, pelikula ezagunetako doinuekin osatu dute, besteak beste.
‘Sonrisas y lágrimas’ edota ‘Desayuno con diamantes’
Biharko emanaldia Les sept paroles du christ sur la croix kantuarekin hasiko dute, eta Ave Maria eta Abendlied kantatuko dituzte gero.
Segidan etorriko dira pelikuletako soinu bandak: Moon River (Desayuno con diamantes), Gabierl’s oboe (La Misión), Let the river run (Armas de mujer) edota Sonrisas y lágrimas.
Etxeko doinuak etorriko dira atzetik: Lua lua, Boga-boga edota Maite. Eta bukatzeko, Boleras sevillanas, Ipharadisi eta Kantuz abestuko dituzte.
Joana Otxoa de Alaiza izango dute pianoan lagun, eta hainbatek bakarlari lanak egingo dituzte: Kristina Barrenetxeak, Nekane Rekondok, Tomas Garmendiak, Javier Sancernik, Madalen Praderak eta Miren Kerejetak, hain zuzen.