'Glaukoma' taldeak eskainiko du aurten San Joanetako kontzertua

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 17a, 15:42

Kontzertu haundia antolatu dute azkeneko urteetan San Joanetan, eta aurten ere, hala izango da. Glaukoma taldea izango da aurtengo protagonista, taldeak berak Facebook bidez iragarri duen bezalaxe. Talde gipuzkoarra igoko da Plazako eszenatokira ekainaren 26an, aurreko urteetako ordutegia jarraitze bada, gaueko 23:00ak aldera.

Dagoeneko Esne Beltza, Vendetta, Skakeitan eta Huntza taldeek eskaini dute kontzertua bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!