Kiroldegian 20 takila berri jarri ditu Udalak, 2017ko Hernani Erabaki prozesuan hala erabakita. 2.405,54 euro erabili dira horretarako (2.500 euro zeuden aurreikusita), eta kiroldegiko tabernaren inguruan jarri dituzte takilak.
Hortaz, dagoeneko erabilgarri daude, poltsak edo ekipajea uzteko, txanpon bat sartuta. Tabernaren ordutegi berean erabili daitezke, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara, hain zuzen ere. Horiek erabili ahal izateko, ez da beharrezkoa izango, kiroldegiko bazkide izatea.