Omenaldi berezia, Batista Iradiri eta Iñaxi Oiarbideri

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 17a, 02:00

Asteartean ospatu zuten San Isidro eguna, eta mezaren ondoren, omenaldi berezia jaso zuten herritarren aldetik, Txilibita baserriko Iñaxi Oiarbide Aranburuk, eta Argin­degiko Batista Iradi Minerrek. Eskertu zieten, «lehen sektoreari bizitza osoan egindako ekarpena, baratzeko produktuak eta esnea ekoiztu eta sal­tzeagatik». Oroigarri bana eman zieten, Luis Intxauspe Hernaniko alkateak, eta Imanol Lizeaga Ereñotzuko auzo-alkateak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!