Nazioarteko jaialdi gastronomikoa antolatu zuen igandean, Amher elkarteak, Atsegindegin. Eta ohar baten bitartez, esker ona erakutsi nahi izan die, jaialdia antolatzen lagundu dieten guztiei, modu batera edo bestera. «Eskerrak eman nahi dizkiegu, jaialdi gastronomikoa gauzatzen lagundu zenigutenoi: hogei herrialdetako lagunei, mahaiak antolatu eta jakiak prestatzeagatik; bolondres eta laguntzaileei; Hernaniko Eroski City, Eroski Center eta Pak Eusko Doner Kebabi, edariak emateagatik; Hernaniko Kronikari eta Diario Vascori, deia zabaltzeagatik; Biteriko arduradunei laguntzagatik; Udalari azpiegituran laguntzeagatik; eta Santa Barbara elkarteari, haurren sukalde tailerra uzteagatik.