Tokiko produktuak saretzea du helburu ‘Beterri Km 0’ proiektuak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 16a, 02:00

Beterri-Buruntzako Udalek, Beterri Km 0 proiektua mar­txan jarri berri dute, nekazal ekoizpena kontsumitzaileen esku jartzeko helburuarekin. Horretarako, janari denda, jantoki publiko zein taberna eta jatetxeetan bertako produktua saltzea erraztuko da. Leku hauek, Beterri Km 0 zigiluarekin bereizi eta identifikatuko dira, kontsumitzaileak bertako produktua modu erraz batean eskuratu ahal izan dezan.

Hernaniko Plazako arkupe aurrean egin zuten aurkezpena atzo, eta bertan egon ziren Jon Zu­lueta, Beterri-Buruntzako Uda­l­en ordezkari bezala; An­do­ni Egia, Hernaniko Tokiko Gara­pe­nerako Agentea; Oier Iurra­mendi, Karabeleko ekoizlea; eta Juan Cruz Alberdi Be­he­men­diren izenean. Beterri-Bu­run­­tzako ekoizleen sarea osatu eta tokiko produktuak susta­tzea du helburu, hiru urte bete dituen proiektuak. «Herri, instituzio, merkatari, lehen sektoreko ekoizleak elkartzen ditu­en sarea bultzatzea du helburu», esan zuen Iurramendik. «Ne­ka­zariak sortzea ere bada beste lanetako bat», nabarmendu zuen Alberdik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!