Auzolanean, mural bat margotzeko zita jarri du Gibelaldek, Lizeagako auzo elkarteak. Larunbatean margotuko dute, 09:00etan hasita Auzo Plazan; eta parte hartu nahi duenak, bihar eman behar du izena, 19:30etan auzo elkartearen lokalean (Larramendi 11).