San Isidro izango da bihar, baserritarren eguna; 11:00etako mezaren ondoren, bertsolariak eta nesken paleta partidua izango dira Tilosetan, eta omenaldia egingo zaie gero, Txilibita baserriko Iñaxi Oiarbide Aranbururi eta Argindegiko Batista Iradi Minerri. Karmele Gisasolaren harri jasotze erakustaldia izango da segidan, eta mutilen esku pelota partidua eta bertsolariak, bukatzeko. Euria egiten badu, udaletxeko arkupetan egingo da dena.